
ONGI ETORRI Mokorreko Bordara
Mokorreko Borda baserri eraberritua da, bioeraikuntzako materialak ardura handiz erabiliz, urte guztian atsegin izateko, uda eta negu, harrizko eta zurezko etxean, beheko suaren ondoan, goxo eta eroso. Leiho handiak ditu, berokuntza zentrala, ur beroa, gela argiak eta zabalak...
Mokorreko Borda herritik 6 kilometrora dago, leku bikainean, natura bete-betean. Hango mendi, baso eta erreken ederra! Hango haritzak, gaztainondoak, pagoak, haginak eta gainera zuhaitzak! Hango arnas garbia eta hango bakea eta lasaitasuna!
Mokorreko Borda atseden leku ezin hobea da denontzat, bikote, familia eta taldeentzat: lasai asko lo egiteko, garbi eta ongi jateko, ostatukideekin giro ederrean egoteko.
- Helbideak:
- Mokorreko Borda, Larrapil 23, 31760 Etxalar (Navarra)
- Telefonoa / whatsappa:
- +34 609 115 956, +34 618 303 582
- Emaila:
- info@casarural-eco.eus
Eskaintza nabarmenduak
Mantenu erdiko eta mantenu osoko tarifak. Informazio gehiago TARIFETAN
Inguruetako euskal herriak ezagutzekoa Eskaintza berezia
38na €-tik hasita
- Ipar Euskal Herria, Nafarroa, Kostaldea… ezagutuz ibiltzeko.
- Edukia: Ostatua (bi oheko logelan) + Gosaria + Bazkaria ala afaria (mantenu erdia)
- Taldeak, 38na € (8 lagun gutxienez, eta bi gau gutxienez)
- Banakoak nahiz bikoteak:
40 € bi gau / 38 € hiru gau gutxienez
Atsedenlekua naturaren baitan Eskaintza berezia
45na €-tik hasita
- Lasai egon edota lasai ibili ondoren, lasai jan eta lasai lo egiteko.
- Taldeak, 45na € (8 lagun gutxienez, eta bi gau gutxienez)
- Edukia: Ostatua (bi oheko logelan) + Gosaria + Bazkaria + Afaria (mantenu osoa)
- Taldeak, 45na € (8 lagun gutxienez, eta bi gau gutxienez)
- Banakoak nahiz bikoteak:
48 € bi gau / 45 € hiru gau gutxienez